92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Gizarte-laneko erdi-mailako tituludunen hamazazpi lanpostu osagarridun oposizio bidez betetzeko. Bigarren izendapen-proposamen osagarria

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2022ko apirilaren 25ean:

“Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako Gizarte-laneko erdi-mailako tituludunen 17 lanpostu osagarridun oposizio bidez betetzeko deialdiaren –2019ko 118. NAOn, ekainaren 19koan, argitaratua– 9.3 oinarrian xedatutakoa betez, deialdiko Kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu zituen hala gainditutako izangaien izenak –erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran– nola probak gainditu eta puntuazio handiena erdietsi duten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian zenbat lanpostu eskaini eta horren arabera. Izendapen-proposamena 2022ko otsailaren 28an onetsi zen Gobernu Batzarraren Erabaki bidez.

Tokiko Gobernu Batzarraren 2022ko apirilaren 11ko Erabakiaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzurako funtzionario izendatzen dira Gizarte-laneko erdi-mailako tituludunen osagarridun lanpostua betetzeko, eta lanpostua esleitzen zaie.

Ikusirik, funtzionario batek borondatezko eszedentzia hartzen duela lanpostuaren jabetza hartzen duen egunetik beretik, data horretan Administrazio Publikoko beste lanpostu batean zerbitzua ematen aritzeagatik, eta deialdiko oinarrietan ezarritakoa betetze aldera, lanpostu hutsa betetzen da gaindituen zerrendan hurren dagoen izangaiarekin.

Horregatik guztiagatik, honako hau

ERABAKITZEN DA:

1. Izendapen-proposamena osatzea, Gizarte Laneko Erdi-mailako Tituludunen hamazazpi lanpostu Osagarridun, funtzionario araubidekoak eta B mailakoak, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako, Isabel López Hernando andrearen alde.

2. Interesdunak 30 egun naturaleko epea du proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina, aipatu deialdiaren 8.2 oinarrian adierazten diren agiriak Iruñeko Udalean aurkezteko.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematea, behar diren ondorioetarako.”

Iruñean, 2022ko apirilaren 25ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko Idazkaria, Ana Elizalde Urmeneta.

Iragarkiaren kodea: L2205866