92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURILLO EL FRUTO

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren maiatzaren 3ko 43/2022 Ebazpenaren bitartez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen lanpostua:

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Plantilla organikoko 3. lanpostua. D maila. Osagarriak: Lanpostua: %13,77; mailako osagarria: %15; arrisku berezikoa: %10; lanaldi luzapenekoa: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Oposizio-lehiaketa bidez beteko dira lanpostuak, eta lehiaketaldiari emanen zaio guztizko puntuazioaren %40, eta %60 oposizioaldiari.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

2. Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez zati batean garatu zen, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3. Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Murillo el Fruton, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Arancha Murillo Tanco.

Iragarkiaren kodea: L2206515