92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MONTEAGUDO

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren maiatzaren 5eko 48/2022 Ebazpenaren bitartez, honako lan publikoaren eskaintza hau onetsi da 2022rako, bete beharrez Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoa. Hona hemen lanpostuak:

–Administrari laguntzailearen lanpostu 1, D mailakoa, %33,35eko lanpostuko osagarriarekin, eta funtzionarioen araubidean.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, salbuespenez eta behin bakarrik (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

Hori guztia argitara ematen da, indarrean dagoen araudia bete dadin.

Monteagudon, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L2206465