92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MENDIGORRIA

2022rako lan publikoaren eskaintza

85. Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Hona hemen lanpostuak:

–Obretarako enplegatuaren 4 lanpostu, aldi baterakoak, D mailakoak, lan-kontratu finkoarekin.

–Administrariaren lanpostu 1, aldi baterakoa, D mailakoa, lan-kontratu finkoarekin.

–Zerbitzuetarako enplegatuaren lanpostu 1, aldi baterakoa, D mailakoa, lan-kontratu finkoarekin.

–Aldi baterako 2 enplegatu, udal igerilekuetarako, atezaintzarako eta garbiketarako, lan-kontratu finkoarekin.

–Aldi baterako 2 enplegatu, udal igerilekuetarako, sorosleak, lan-kontratu finkoarekin.

Lanpostu guztiak beteko dira lehiaketa bidez, 20/2021 Legearen 2. artikuluan ezarri bezala.

Argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Mendigorrian, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Eunate López Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2206713