92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LEGARIA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Onetsi da lan publikoaren eskaintza 2022rako, ondoren azaltzen den lanpostuarekin, Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko buruaren maiatzaren 5eko 1/2022 Ebazpenaren bidez, hala betez abenduaren 28ko 20/2021 Legea (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen lanpostua:

–Idazkari/kontu-hartzailearen lanpostu bat, Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasunekoa, A mailakoa, osagarriak: lanpostukoa (%54,9) eta lanaldiaren luzapenekoa (%10), administrazio-kontratuduna.

Lanpostua beteko da merezimendu-lehiaketa bidez, salbuespenez eta behin bakarrik (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria).

Hori guztia argitara ematen da, bete dadin arloan indarrean dagoen araudia.

Legarian, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2206471