92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

GALAR

2022rako lan publikoaren eskaintza

Galarko Udaleko alkateak, 2022ko maiatzaren 3ko 21/2022 Ebazpenaren bidez, lan publikoaren eskaintza bat onetsi du, honela:

Bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedaturikoarekin (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea), aipatu 20/2021 Legean ezarritako egonkortze prozesuak abian jartzeko orientabideei buruz Funtzio Publikoko Estatuko Idazkaritzak eman ebazpenarekin, eta Nafarroako Gobernuko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuak igorritako komunikazioan jasorikoarekin, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan aitortzen zaizkidan eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), ebatzi dut:

1. Lan publikoaren eskaintza onestea, zeinean barne hartzen baitira 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan jasotakoan sartzen diren lanpostuak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik etengabe bete izan direlako aldi baterako kontratuekin. Ez da lanposturik sartu behar denik behin-behinekotasuna egonkortzeko legearen 2. artikuluaren esparruan. Eskaintzako lanpostuak 1. eranskinean ageri dira.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Getze Galarren, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

1. ERANSKINA

Aparteko lan publikoaren eskaintzako lanpostuak, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrien arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

LANPOSTUA

MAILA

LANPOSTU KOPURUA

LANALDIA

XEDAPEN GEHIGARRIA

Administrari laguntzailea

D

1

%100

6.a

Albientea (mandataria)

D

1

%100

6.a

Zerbitzu anitzetako enplegatua

D

1

Partziala, 952 ordu urtean (batez ere 03/01etik 09/30era)

6.a

Iragarkiaren kodea: L2206491