92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

FITERO

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bitartez jakinarazten da Alkatetzaren ebazpen bidez onetsi dela Fiteroko Udalaren eta haren erakunde autonomo San Raimundo zahar etxearen lan publikoaren eskaintza, lanpostuak egonkortzeko. Hona hemen:

Lehenbizikoa.–Onestea Fiteroko Udalaren eta haren erakunde autonomo San Raimundo zahar etxearen lan-eskaintza, aldi baterako lanpostuak egonkortzeko. Hona hemen lanpostuen zerrenda:

Fiteroko Udala.

1.–Funtzionarioa. Lanpostu kopurua: hiru (3). Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2. Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetakoa D maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: turismoko administrari laguntzailea, lanaldi partzialean. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

San Raimundo zahar etxea.

1.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: erizain-zuzendaria. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu orokorretako laguntzailea, lanaldi partzialean. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu orokorretako laguntzailea, lanaldi partzialean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Argitaratzea lan publikoaren eskaintza hau Udalaren egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Fiteron, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2206256