92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ETXAURI

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren ebazpen bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Hona hemen:

“Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, ezartzen du Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dutela urtero, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela. Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintza horretan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Aztertu eta kontuan hartuta dauden beharrizanak, bai eta ezartzen dena abenduaren 28ko 20/2021 Legean (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa), Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean eta arlo horretan indarrean dauden gainerako arauetan ere, eta ikusita dauden lanpostu hutsak,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea 2022rako lan publikoaren eskaintza, hurrengo lanpostu hau betetzea barne hartuta.

1.–Lan-kontratudunak. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: Garbitzailea, lanaldi partzialean (3 ordu), E maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Hizkuntza-eskakizuna: euskara jakitea merezimendu gisa baloratua, B1 maila.

Bigarrena.–Etxauriko Udalaren lan publikoaren eskaintza argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Etxauriko Udaleko Osoko Bilkurari, berrets dezan”.

Etxaurin, 2022ko maiatzaren 5ean.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2206572