92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ESTERIBAR

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren maiatzaren 6ko /2022 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Esteribarko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehena.–Onestea Esteribarko Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, jasotzen duena honako lanpostu hauek betetzea, eta kontuan hartuz abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea):

1.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Lanaldi osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: zerbitzu anitzetakoa. D maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat. Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Lanaldi osoa. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen seigarren xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Esteribarko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiteko.

Hirugarrena.–Esteribarko Udalbatzari ebazpen honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Laugarrena.–Ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Esteribarren, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, María Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2206617