92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERGOIENA

Lan publikoaren eskaintza 2022rako

Honen bidez aditzera ematen da ezen, apirilaren 29ko 30/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi zela Ergoienako Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehenengoa.–Onestea Ergoienako Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek betetzea barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoak, lan-kontratudun ez finko mugagabea:

1. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: Zerbitzu anitzetako enpleatua. E maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizarragan, 2022ko apirilaren 29an.–Ergoienako alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L2206072