92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIRAUKI

2022rako lan publikoaren eskaintza

26/2022 Ebazpenaren bidez, onetsi da 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen lanpostuak:

–Liburuzain lanpostu bat. Lan-kontratudun finkoa. Lanaldi partziala, lanaldiaren %49,10. Maila: C. Lanpostuko osagarria: %15,01. Mailako osagarria: %12. Berariazko betebeharra: elebiduna, euskara maila: B2.

Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia ematen da argitara, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Ziraukin, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2206643