92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CÁRCAR

2022rako lan publikoaren eskaintza

Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren maiatzaren 6ko 2022/118 Ebazpenaren bidez, onetsi dela Carcarko Udalaren 2022. urterako lan publikoaren eskaintza, honela:

Lehenengoa.–Onestea aldi baterako enplegua egonkortzeko lan publikoaren eskaintza, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin 2022ko ekainaren 1a baino lehen. Hona hemen lanpostuen zerrenda:

1.–Administrari-ofizial 1. Funtzionarioa. Prozesua: abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikulua (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea). Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Eskaintzako lanpostu bakoitzaren baldintza ekonomikoak (maila eta osagarriak) bat datoz indarreko plantilla organikoan jasotzen diren balioekin.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Carcarko Udaleko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Carcarren, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2206596