92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CAPARROSO

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren 2022ko maiatzaren 9ko Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez aurreikusita dagoena abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikuluan eta 6. xedapen gehigarrian (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan). Hona hemen lanpostuak:

1.–Izaera: funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari-ofiziala. Lanpostuak plantillan duen zenbakia: 3. C maila. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

2.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: lantaldeko arduraduna. Lanpostuak plantillan duen zenbakia: 10. D maila, C mailarekin parekatutako soldata. Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

3.–Izaera: lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua - etxezaina. Lanpostuak plantillan duen zenbakia: 9. E maila, D mailarekin parekatutako soldata. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024. Txanda irekia.

Hori guztia ematen da argitara, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Caparroson, 2022ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2206697