92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

2019rako lan publikoaren eskaintza

Kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, osoko bilkuran onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat (Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea).

Kontuan harturik Alkatetzaren uztailaren 1eko 376-2019 Ebazpenean ezarritakoa, zeinaren bidez eskudantzia hori Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetzen baitzaio.

Bat etorriz ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), behin onetsita lan publikoaren eskaintza, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko maiatzaren 6an harturiko erabakiaren bidez, lan publikoaren eskaintza hau onetsi da 2019rako:

–Liburutegiko arduradun lanpostu bat (1), 43 zenbakiduna, C mailakoa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: C1, nahitaezkoa.

–Administrari-ofizial lanpostu bi (2), 12 eta 31 zenbakidunak, C mailakoak. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: C1, nahitaezkoa.

–Administrari laguntzaile lanpostu bat (1), 15 zenbakiduna, D mailakoa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: B1, ez nahitaezkoa.

–Arkitekto lanpostu bat (1), 51 zenbakiduna, A mailakoa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: C1, ez nahitaezkoa.

–Euskara teknikari lanpostu bat (1), 41 zenbakiduna, B mailakoa. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Hizkuntza-eskakizuna: C1, nahitaezkoa.

Orobat, erabaki da lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Berriobeitin, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2206613