92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARGOTA

2022rako lan publikoaren eskaintza

20/2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostuak:

–Zerbitzu anitzetako lanpostu bat (1). E maila. Osagarriak: mailako osagarria, 15%; lanpostuko osagarria, %3,21. Lan-kontratudun finkoa.

Lanpostu hori beteko da merezimendu-lehiaketa bidez (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria), behin bakarrik eta salbuespenez.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Bargotan, 2022ko maiatzaren 6n.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2206610