92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATETZ

2022rako lan publikoaren eskaintza

Atezko Udaleko alkateak 22/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko apirilaren 12an. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan hartuz Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamenduak, ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoak, ezartzen duela Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dutela urtero, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela. Aurrekontuan zuzkidura duten lanpostu hutsak sartuko dira lan-eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren dagokion urtean bete behar direnak.

Ikuririk Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 2. artikulua.

Kontuan hartuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoa, alkate udalburuaren eskumena dela “lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat etorriz”.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Onestea Atezko Udalaren lan publikoaren eskaintza 2022rako, honako lanpostu hauek biltzen baititu:

Administrari-ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. EGA-C1 hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea.

Bigarrena.–Atezko Udalaren lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin, aipatutako lanpostu hutsa betetzeko hautapen prozesurako deialdia egin aurretik.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea Atezko Udaleko administrari-ofizial Mikel Sarrasini.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko edozein aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eritzegoitin, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2206464