92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ANTSOAIN

2022rako lan publikoaren eskaintza

Antsoaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2022ko apirilaren 28an egin bilkuran, 2022. urterako lan publikoaren eskaintza onestea erabaki zuen. Hona erabaki horren xedapen zatia:

Lehena.–Onestea Antsoaingo Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuta abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea), eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2021 Legearen 20. artikuluak ordezte-tasari buruz ezarritakoa:

1.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, administrazio orokorra; plantilla organikoko 1005. zenbakia. C maila. Hizkuntz eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

2.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: erregistroko laguntzailea, plantilla organikoko 1010. zenbakia. E maila. Lanaldia: %75. Hizkuntza-eskakizuna: B1 euskara maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

3.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: administrari-ofiziala, finantza-administrazioa; plantilla organikoko 1011. zenbakia. C maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

4.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 5. Lanpostua: hezitzailea (haur eskola), plantilla organikoko 2002., 2004., 2005., 2006. eta 2007. zenbakiak. C maila. Hizkuntz eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

5.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: sukaldaria, plantilla organikoko 2008. zenbakia. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

6.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: sukaldeko laguntzailea-garbitzailea, plantilla organikoko 2009. zenbakia. E maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

7.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua, plantilla organikoko 3005. zenbakia. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

8.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: lorezaintzako behargina, plantilla organikoko 6004. eta 6005. zenbakiak. D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

9.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 2. Lanpostua: administrari laguntzailea, administrazio orokorra; plantilla organikoko 7002. eta 10002. zenbakiak. D maila. Hizkuntz eskakizuna: B2 euskara maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

10.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: etxezaina, plantilla organikoko 9002. zenbakia. D maila. Hizkuntz eskakizuna: B2 euskara maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

11.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: berdintasuneko teknikaria, plantilla organikoko 11001. zenbakia. B maila. Hizkuntz eskakizuna: B2 euskara maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

12.–Lan-kontratudun finkoa. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: hezitzailea (haur eskola), plantilla organikoko 2011. zenbakia. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

13.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: teknikari soziokultural komunitarioa, plantilla organikoko 10001. zenbakia. B maila. Hizkuntz eskakizuna: C1 euskara maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

14.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: giza baliabideetako eta laneko arriskuen prebentzioko teknikaria, plantilla organikoko 1012. zenbakia. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (20/2021 Legearen 2. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

15.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: hirigintzako teknikaria, plantilla organikoko 12001. zenbakia. B maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa (22/2021 Legearen 20. artikulua). Betetzeko aurreikuspena: 2023-2024.

16.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: mantentze-lanetako arduraduna, plantilla organikoko 5001. zenbakia. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2025.

17.–Funtzionarioen araubidea. Lanpostu kopurua: 1. Lanpostua: lorezaintzako arduraduna, plantilla organikoko 6006. zenbakia. C maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Betetzeko aurreikuspena: 2023-2025.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitutako lanpostuetan diharduten Antsoaingo Udaleko aldi baterako langileei.

Laugarrena.–Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Antsoainen, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2206205