92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AMESKOABARRENA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren 2022ko 41. Ebazpenaren bitartez, onetsi zen 2022rako lan publikoaren eskaintza, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (lege horrek hizpide ditu premiazko neurriak, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko). Hona hemen lanpostuak:

Funtzionarioak.

–Idazkari-kontu-hartzailearen lanpostu bat, A maila, lanpostuko osagarria: %43,72. [Nafarroako Gobernuaren eskumena].

–Administrari-ofizialaren lanpostu bat, C maila, lanpostuko osagarria: %15. Barne igoera murriztua, 251/1993 Foru Dekretuaren 15.6 artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina).

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat, C maila, lanpostuko osagarria: %12.

Lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez beteko dira.

Hori guztia ematen da argitara, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.

Zudairin, 2022ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2206662