92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

148E/2022 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez 10.000 euroko gastu gehigarria baimentzen baita deialdi honetarako: deialdia, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak dirulaguntzak eman diezazkien 2022. urtean Nafarroako Foru Komunitatean LGTBI+ pertsonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egiten dituzten elkarteei edo irabazi-asmorik gabeko entitateei. DDBN identifikazioa: 604786.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 3ko 3E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Berdintasunerako Institutuak dirulaguntzak eman diezazkien 2022. urtean Nafarroako Foru Komunitatean LGTBI+ pertsonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egiten dituzten elkarteei edo irabazi-asmorik gabeko entitateei.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 31ko 27E/2022 Ebazpenaren bidez, aldatu zen dirulaguntzaren deialdia, eta ezarri zen aurreko ebazpenean finkatutako hasierako baimena handitzen ahalko dela, 10.000 euroan gehienez ere.

Azaldutakoa dela eta, proposatzen da 10.000 euro gehiago baimentzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51. artikuluak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen urriaren 30eko 260/2019 Foru Dekretuaren 12.h) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimentzea 10.000 euroko gastu gehigarria, 2022. urtean Nafarroako Foru Komunitatean LGTBI+ pertsonen berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak egiten dituzten elkarteei edo irabazi-asmorik gabeko entitateei dirulaguntzak emateko deialdia finantzatzeko. Deialdi hori Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 3ko 3E/2022 Ebazpenaren bidez arautu zen, eta zenbait aldaketa egin zaizkio urtarrilaren 31ko 27E/2022 Ebazpenaren bidez. Deialdiak 604786 zenbakia du Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, eta gastua 2022ko gastu-aurrekontuaren “Entitateentzako dirulaguntzak, sexu eta genero aniztasunarekin lotutako proiektuetarako” izeneko 080001 08300 4819 232206 partidaren kargura ordainduko da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2022ko apirilaren 28n.–Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzailea, Eva Istúriz García.

Iragarkiaren kodea: F2206149