92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ABARTZUZA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Abartzuzako alkateak, 2022ko maiatzaren 3ko ebazpen baten bitartez, Udalaren 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi du; hona hemen:

Lehena.–Onestea udal honen 2022rako lan publikoaren eskaintza, honako lanpostu hauek barne hartuta, eta kontuan hartuz Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa:

1.–Lan-kontratudun finkoak. Lanpostu kopurua: bat (1). Lanpostua: administrari laguntzailea (Lezaungo Udalarekin partekatua). D maila. Sarbidea: lehiaketa (20/2021 Legearen 6. xedapen gehigarria). 2023-2024an betetzea aurreikusten da. Txanda irekia.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza web-orrian, udal honen iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea lan publikoaren eskaintzak ukitzen duen lanpostua betetzen ari den Abartzuzako Udaleko aldi baterako langileari.

Laugarrena.–Ohartarazten da errekurtso hauetariko bat aurkez daitekeela behin betiko onespen honen kontra; hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Abartzuzan, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Alberto Pagola Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2206255