92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Landa-lurren eta hiri-lurren gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea. 2022ko lehen seihilekoa

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren Araudian xedatutakoarekin bat, jakinarazten da 2022ko ekainaren 17an amaitzen dela epea honako hauek borondatez ordaintzeko: Espaloian barnako pasabideen eta bide publikoaren okupazioaren tasen 2022ko lehen seihilekoko likidazioei dagozkien kuotak, eta Landa- nahiz hiri-lurren gaineko zergaren 2022. urteko likidazioaren lehen zatikapenari dagozkion kuotak.

Ordainketa honako entitate hauen edozein bulegotan egiten ahalko da, betiere entitate bakoitzaren ordutegian eta kasuan kasuko ordainagiria aurkeztuta: CaixaBank, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Santander, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Kutxabank eta Banco Sabadell. Halaber, ordainketa Diruzaintzan ere egin daiteke (Merkatuko kalea 7-9, 2.a), 08:30etik 14:30era, eta internet bidez, www.pamplona.es webgunean.

Behin epe hori iraganda, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Likidazio horien kontra, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko mugaegunetik aitzina.

Iruñean, 2022ko apirilaren 29an.–Zerbitzu Orokorretako Alorreko Ogasuneko zuzendaria, Nuria Larráyoz Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: L2206136