92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04305 JV/da espedientea

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Juan José Neol Irigoyen.

Ibai edo errekaren izena: Erratxurizko borda.

Eskatutako emaria: 0,0016 l/s-koa.

Tokia: Arizkun.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Xedea: ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Ur hargunea obrako kutxatila bat da, barrutik 50 × 50 × 50 cm-ko neurria duena. Kutxatila horretatik hodi bat aterako da, HDPEzkoa, hazbete bateko diametrokoa eta 1.000 metroko luzerakoa, eta zangan sartuta joanen da lurperaturik dagoen 4.000 litroko polietilenozko biltegi bateraino, zorrotada bakarreko kontagailu bat paratu ondoren. Biltegi horrek buia bat izanen du sartzen den emaria mugatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko apirilaren 20an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2205663