92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/1.a 0121 NL/da espedientea

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea azkentzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: Gregorio María Iturbe Urroz.

Ibai edo errekaren izena: Ezkurra ibaia.

Azkendu beharreko aprobetxamenduko emaria: 1,6 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Ituren (Nafarroa).

Xedea: jostetakoa (igerilekua betetzea).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Aprobetxamendurako eskubide hau azkentzea: 1,6 l/s-ko ur bolumena urtean hiru aldiz, gauez eta 8 orduz hartzeko aprobetxamendua, Ezkurra ibaitik, Iturengo udal mugartean (Nafarroa), Gregorio María Iturbe Urrozi emandakoa igerileku bat betetzeko. Arrazoia da kontzesiorako epea amaitu dela.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Iturengo udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko apirilaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2205222