92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Jendaurreko informazioa
A/31/04283 JV/da espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Igantziko Udala.

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Latsa-1.0100.130.

Tokia: Unanua.

Udal-mugartea eta probintzia: Igantzi (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Lanen xedea da horma bat egitea ur-ibilguan, sarbideari eusteko; hormigoiz eta harlanduz egina da, 0,84 × 0,50 m-ko neurriko zapata batekin eta neurri hauekin: 1,70 m-ko altuerako altxaera, 0,84 metro oinarrian eta 0,50 metro gailurrean. Luzera 15 metrokoa izanen da.

Bigarren euste-horma bidearen goialdean eginen da; hormigoiz eta harlanduz egina da, 0,90 × 0,50 m-ko zimenduekin eta neurri hauekin: 1,70 m-ko altuerako altxaera, 0,90 metro oinarrian, 0,50 metro gailurrean eta 15 metroko luzera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Igantziko udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko apirilaren 7an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2205150