92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

Xehetasun-azterketa, Zorokiaingo 6. poligonoko 6. lurzatian. Hasierako onespena

Untzitibarko Udaleko Kudeaketa Batzordeko buruak, 2022ko apirilaren 26an eman 17/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Zorokiaingo 6. poligonoko 6. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko, Marcos Alonso Tortajadak sustatua eta Iñaki Urkiak idatzia.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Untzitin, 2022ko apirilaren 28an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Francisco Javier Ibiricu Astráin.

Iragarkiaren kodea: L2206055