92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Deialdia, ikastetxeetan jateko dirulaguntzak emateko, 2022-2023 ikasturterako. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 624322.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/624322).

Deialdi honen xedea da prozedura bat ezartzea dirulaguntzak emateko, 2022-2023 ikasturtean ikastetxeetan jateko (“jantokiko bekak”).

Interesdunek eskabidea aurkeztu behar dute, behar bezala beteta, Berriobeitiko Udaletxean (Udal plaza, 1, Berriobeiti). Emanen den eredu normalizatuaren araberakoa izanen da eskabide hori. Eskabideak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 6tik 24ra bitartekoa izanen da, biak barne, astelehenetik ostiralera eta 9:00etatik 14:00etara, edo egoitza elektronikoaren bidez.

Berriobeitin, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2206687