92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Arau Subsidiarioetako aldaketa egituratzailea. Zakurrak zaintzeko instalazioak eta nukleo zoologikoak arautzea. Hasierako onespena

Murillo El Cuendeko Udalak, 2022ko apirilaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea “Arau Subsidiarioetako aldaketa egituratzailea - Zakurrak zaintzeko instalazioak eta nukleo zoologikoak arautzea”, Murillo el Cuendeko Udalak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.1 artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Arradan (Murillo el Cuende), 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2205892