92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 196., 197. eta 198. lurzatietan. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Irunberriko 6. poligonoko 196., 197. eta 198. lurzatien xehetasun-azterketa, María Ángeles eta Javier Ángel Vicente Domeñok sustatua.

Espedientea jendaurrean jarri da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Irunberrin, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2206177