2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARDE
Udal Planeko 1. exekuzio unitateko lurrak enkante publikoan
Udalak, 2022ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, aho batez erabaki zuen Gardeko Udalaren ondare-ondasun hau besterentzea enkante publikoaren bidez:
Gardeko Udal Planeko 1. exekuzio unitatean dauden lurrak:
UE-1a, 1. poligonoko 240. lurzatiko 333,73 m² hartzen dituena.
UE-1b, 247,52 m²-ko azalera du, eta 2. poligonoko 175. eta 246. lurzatien puska bat hartzen du.
Enkante publikoaren bidez besterenduko dira.
Hasierako prezioa: 30.625,99 euro.
Besterentzeko erabakia Udalaren iragarki-taulan egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten proposamenak aurkez ditzaten espedientean dagoen ereduaren arabera.
Ondorio horietarako, espedientea Udaleko Idazkaritzan izanen dute eskura, aztertu eta kontsultatzeko, jendea hartzeko orduetan.
Garden, 2022eko apirilaren 26an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.
Iragarkiaren kodea: L2205933