92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Kalifikazio juridikoaren aldaketa eta jabari publikoko ondasunaren desafektazioa, Arreko San Kristobal kalean. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2022ko apirilaren 11n egindako bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin erabaki zuen espediente bat hastea, kalifikazio juridikoa aldatzeko Arreko 15. poligonoko 43. eta 44. lurzatiak inguratzen dituen bidearen 8,32 m²-ko zatiari (San Kristobal kalea), ondare-ondasun gisa kalifikatzeko eta ondoren trukatzeko; beraz, erabilera publikoko jabari publikotik desafektatuko da, horrela kalifikatua baitago orain.

Ondorioz, jendaurrean egonen da hilabetean, irekitako espedientea ikusgai jarrita udal idazkaritzan, jendea hartzeko orduetan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 12.1 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103.1 artikuluan ezarritakoarekin.

Jendaurreko informazioaren tramitean ez bada erreklamaziorik aurkezten behin betiko onetsitzat joko da desafektazioa, eta ondasun hori ondare-ondasun gisa kalifikatuko da.

Ezkabarten, 2022ko apirilaren 11n.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L2205864