92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Euskara ikasteko burlatarrentzako dirulaguntzen deialdi publikoaren oinarri arautzaileen indargabetzea. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2022ko apirilaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onartu du euskara ikasteko burlatarrentzako dirulaguntzen deialdi publikoaren oinarri arautzaileak indargabetzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea jendaurrean jarriko da 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesdunek aztertu eta, hala badagokio, egoki iritzitako erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ditzaten.

Burlatan, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Ana M.ª Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2206121