92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 932. lurzatian. Hasierako onespena

Aiegiko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat El Chaparral kalearen 14. zenbakian, Aiegiko Udal Katastroko 2. poligonoko 932. lurzatian, dagoen bere jabetzapeko etxebizitza handitzeko, David Baldellou Castán eta Herminia Aguirre Urzaizek sustaturik.

Onetsitako xehetasun-azterketa jendaurrean jarriko da 20 egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta probintzian hedapen gehien duten egunkarietako batean iragarkia jarrita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz. Interesa duten partikularrek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean. Alegaziorik aurkezten ez bada, agiriak behin betiko onespena jasoko du.

Aiegin, 2022ko apirilaren 29an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2206077