92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udal Plan Orokorreko aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2022ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Arguedasko Udal Plan Orokorreko aldaketa egituratzailea, hain zuzen ere garapen eredua babesteko gorde beharreko lurzoru urbanizaezinaren babes araudia aldatzeko, baimendutako jardueren zerrendan sartzeko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 110.2 artikuluaren a), b), c), d) eta e) letretan jasotako jarduerak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Sustatzailea San Andrés nekazaritzako kooperatiba-sozietatea da.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluei (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko maiatzaren 2an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2206179