2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA
2022rako lan publikoaren eskaintza
05/2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko legea).
Hona hemen lanpostuak:
–Administrari-ofizialaren lanpostu 1. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %17,36. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Funtzionarioen araubidea.
–Administrariaren lanpostu 1. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15,01. Lan araubidea.
–Administrariaren lanpostu 1, lanaldi partzialarekin. Lanaldiaren %54,57. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15,01. Lan araubidea.
–Lanpostua: zerbitzu orokorrak-garbiketa, lanaldi partzialarekin. Lanaldiaren %81,86. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %29,43. Hutsik. Lan araubidea.
Lanpostuak beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.
2022rako lan publikoaren eskaintzak honako lanpostu hau jasotzen du, 20/2021 Legearen egonkortze prozesuetatik kanpo:
–Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %16,99. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10 (Zirauki-Mañeru). Lan-araubidea. Sarbidea: oposizioa.
Hori guztia argitara ematen da, bete dadin arlo horretan indarrean dagoen araudia.
Ziraukin, 2022ko maiatzaren 9an.–Batasuneko burua, Rubén Senosiáin Urbistondo.
Iragarkiaren kodea: L2206686