92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2022rako lan publikoaren eskaintza

Mankomunitateko buruaren 2022ko maiatzaren 9ko 167/2022 Ebazpenaren bidez, 2022rako lan publikoaren eskaintza onetsi da, bete beharrez abenduaren 28ko 20/2021 Legeak xedatutakoa (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Hona hemen lanpostuak:

–3 gizarte-langile lanpostu. B maila. Lanaldi osoa. Osagarriak: lanpostukoa (%30). Lan kontratudun finkoa.

–Gizarte-hezitzaile lanpostu bat (1). B maila. Lanaldi osoa. Osagarriak: lanpostukoa (%30). Lan kontratudun finkoa.

–Familia-langile lanpostu bat (1). D maila. Lanaldiaren %75. Osagarriak: mailakoa (%12), lanaldikoa (%6,82). Lan-kontratudun finkoa.

–Familia-langile lanpostu bat (1). D maila. Lanaldiaren %50. Osagarriak: mailakoa (%12). Lan-kontratudun finkoa.

Lanpostu horiek beteko dira merezimendu-lehiaketa bidez, behin bakarrik eta salbuespenez.

–Familia-langile lanpostu bat (1). D maila. Lanaldiaren %75. Osagarriak: mailakoa (%12), lanaldikoa (%6,82). Lan-kontratudun finkoa.

Lanpostu hori oposizio-lehiaketa bidez beteko da.

Hori guztia argitara ematen da, arloan indarrean dagoen araudia bete dadin.

Mendabian, 2022ko maiatzaren 9an.–Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez Sancho.

Iragarkiaren kodea: L2206731