92. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

85/2022 EBAZPENA, apirilaren 20koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 309/2021 Ebazpenean atzemandako akats bat zuzentzen duena eta destinoak esleitzen dizkiena Irakasleari Laguntzeko Zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketaren deialdian hautatu diren izangaiei.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak azaroaren 15ean emandako 309/2021 Ebazpenaren bidez, merezimendu lehiaketarako deia egin zen Irakasleari Laguntzeko Zentroetako (ILZ) aholkulari eta zuzendari lanpostu batzuk zerbitzu eginkizunetan betetzeko. Ebazpen hori 2021eko 274. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2koan.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 309/2021 Ebazpen horretan akats bat atzeman da, Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari lanpostuaren lanpostu zenbakiari dagokionez. Ondorioz, bidezkoa da atzemandako akatsa zuzentzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraikiz.

Azaroaren 15eko 309/2021 Ebazpenaren zortzigarren oinarriaren arabera, zerbitzu eginkizun horiek bi ikasturte osoko iraupena izanen dute hasiera batean, eta 2022ko irailaren 1ean hasiko dira.

Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasleentzako laguntza zentroetan aholkulari edo zuzendari lanpostu batean zerbitzu eginkizunetan dauden irakasleek ordura arte egindako lanaren memoria aurkeztu beharko dute. Aholkulari lanpostuan ari direnen kasuan, memoria hori zentroko zuzendariak eta kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko dute. Zuzendari lanpostuan ari direnen kasuan, memoria kasuan kasuko gaian eskuduna den zerbitzuak baloratuko du. Memoriaren balorazioa gai edo ez gai izanen da, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.

Memoriak balorazio ona izateak berekin ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.

Ondorioz, deialdi horretan aurreikusitako prozedura bukatu ondoren, eta epaimahaiak egindako behin betiko izendapen proposamena kontuan hartuta, bidezkoa da zerbitzu eginkizunetan aritzeko destinoak esleitzea deialdian hautatutako izangaiei.

Horiek horrela, eta Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren azaroaren 28ko 208/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 15eko 309/2021 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea, Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroko zuzendari lanpostuari atxikitako lanpostu zenbakiari dagokionez. Horrenbestez:

–Honela dioen tokian: 0033322,

–Honela behar du: 0032334.

2. Irakasleentzako laguntza zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea ondoren adierazten diren irakasleei:

–Felipe Gamboa Zabalo jaunari 32334 zenbakiko lanpostua, zuzendari lanpostua, destinoa Lekarozko Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

–Ricardo Ruiz Pérez jaunari 31147 zenbakiko lanpostua, aholkulari lanpostua, destinoa Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroan duena.

Zerbitzu eginkizun horiek 2022ko irailaren 1etik 2024ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, honako hauekin bat: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak.

5. Ebazpen hau honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuko Plantillen Atalera, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren Atalera, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte Aseguruen Atalera, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera.

Iruñean, 2022ko apirilaren 20an.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Amalia Cuartero Arteta.

Iragarkiaren kodea: F2205748