90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

58C/2022 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Papeles El Carmen SAU enpresaren Altzuzako eta Uharteko lantokietarako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Papeles El Carmen SUA enpresaren Altzuzako eta Uharteko lantokietarako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31100522012013), erregistro honetan 2021eko abenduaren 20an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatu batzuetako ordezkariek (CCOO, UGT eta NA) 2021eko abenduaren 9an izenpetuta eta 2022ko otsailaren 22an zuzenduta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2022ko martxoaren 20an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Papeles El Carmen SAU enpresaren Altzuzako eta Uharteko lantokietako hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2204183