90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04278 JV/oc espedientea
Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: María Isabel Inda Juanena.

Helbidea: Pl. Zaharra, 2-3.a A - 31770 Lesaka (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Iturburuko Erreka.

Eskatutako emaria: 0,081 l/s-koa.

Tokia: 1. poligonoa, 289. lurzatia.

Udal-mugartea eta probintzia: Lesaka (Nafarroa).

Xedea: abeltzaintza eta ureztatzea.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Iturburuko hargunea adreiluzko kutxatila bat da, 0,50 × 0,50 × 0,70  m-ko neurrikoa; bertatik bi hodi ateratzen dira, HDPEzkoak, hazbete bateko kanpoko diametroa dutenak, 2,00 × 2,00 × 1,50 m neurriko hormigoizko biltegi bateraino. Biltegiak gainezkabide bat du, iturburura doana. Biltegitik hazbete bateko hodi bat ateratzen da, 1.015,00 metrokoa, eta zangan sartuta doa finkaraino; bertan, zorrotada bakarreko kontagailu bat eta ebakitzeko giltza daude. Toki horretatik hornitzen du hodiak ureztatu beharreko eremua eta bolumen iraunkorreko hamar aska.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lesakako udaletxean edo Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2022ko apirilaren 6an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E2205149