90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2014-A-168

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2021eko azaroaren 7an emandako ebazpenaren bidez, onartu da aldatzea Juan Pablo Berrade Zubiriri Uxuen (Nafarroa), Aragoi ibaitik, eskuinaldetik, ura hartzeko emandako ur publikoen aprobetxamenduak, haren izenean Uren Erregistroko A Sekzioko 34. liburuko 49. orrian eta 37. liburuko 194. orrian inskribatuta daudenak; horren ondorioz, bi aprobetxamenduak bateratzen dira eta haien azalera 2,41 hektarea handitzen da eta aurrerantzean, guztira, 9,3234 hektarea izanen ditu aldatutako aprobetxamenduak. Emariak hargune bakar batetik hartuko dira, eta gainerako ezaugarriak ez dira aldatuko, baina aipatu ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2021eko azaroaren 25ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2205664