90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-A-118 (2018-A-118, 2018-A-119)

Almazara del Camino SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ur-ibilgua: Odrón ibaia.

Hargunearen udalerria: Los Arcos (Nafarroa).

Hargunearen kokapena: UTM ETRS89 (566543, 4712561) 30. eremua.

Erabileraren xedea: ureztatzea.

Erabileraren kokapena: Los Arcosko udal mugartea, 5. poligonoko 901. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,075.

Gehieneko bolumena urtean: 400 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Odron ibaitik, 3,3 l/s-ko uneko gehieneko emaria ateratzen duen motoponpa baten bidez, 10 m³-eko zisterna bat betetzeko. Zisterna ureztatu beharreko lurzatira eramanen da, biltegi malgu bat betetzeko, eta bertatik tantaka ureztatuko da 2,88 hektareako olibadia, 3 aldiz, maiatzetik urrira. Ura neguan edo udaberrian hartuko da lehendabiziko ureztaketa egiteko, eta maiatzetik urrira, gainerakoak egiteko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren Jendaurreko Informazioaren Zerbitzuan (Sagasta pasealekua 24-28, Zaragoza), bulego orduetan (9:00etatik 14:00etara). Halaber, eskuragarri izanen da superficiales@chebro.es helbide elektronikoaren bidez eskaera egiten dutenentzat. Horretarako, hitzordua eskatu beharko da aldez aurretik 976711000 telefonoan edo información al ciudadano@chebro.es helbide elektronikoan.

Era berean, aipatutako agiriak epe horretan ikusten ahalko dira arroaren erakundearen web orrian, esteka honetan:

https://iber.chebro.es/webche/ipCriterios.aspx

Edozein pertsona fisikok edo juridikok egiten ahalko du alegaziorik ezarritako epean, baina alegaziorik egiteak ez dio ematen egiten duenari espedientean interesduna delako izaera.

Zaragozan, 2022ko martxoaren 23an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2205151