90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OSKIA EHIZA MANKOMUNITATEA

Tokiko ehiza barrutia aldatzeko proiektua

Bete daitezen abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea (Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko Foru Legea) eta haren Erregelamendua onesten duen ekainaren 11ko 48/2007 Foru Dekretua, aditzera ematen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Itzako eta Txulapaingo udal bulegoetan NA-10.277 ehiza-barrutia aldatzeko proiektuari buruzko espedientea, proiektuaren arabera barrutian sartuko diren lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko haien lurrak sartzeari.

Aipatutako ehiza-barrutian sartuko den mugapea:

Larraiozko Kontzejua (Txulapain).

Leten, 2022ko apirilaren 13an.–Ehizko mankomunitateko burua, Javier Ripa Mezquíriz.

Iragarkiaren kodea: L2205835