90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Ordenantza, gizalegezko jokaerak sustatu eta espazio publikoak babestekoa. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2022ko martxoaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Gizalegezko jokaerak sustatu eta Sartagudako espazio publikoak babesteko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Sartagudan, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, José Ignacio Eguizábal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2206073