90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 57. katastro-lurzatian. Behin betiko onespena

Los Arcosko Udalak, 2022ko martxoaren 31n egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

2022ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, eman zen argitara xehetasun-azterketa baten iragarkia, Los Arcosko (Nafarroa) 6. poligonoko 57. lurzatirako, M.ª Angeles Álvarez de Eulatek eta Miguel Ángel Barrigónek sustaturik. Harrezkeroztik, 20 egun iragan dira inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Los Arcosko Udalak, 2021eko irailaren 30ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea aipatu xehetasun-azterketa; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 26ko 4/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 79. artikuluetan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta gaiari buruz indarrean diren gainerako xedapenetan.

Los Arcosen, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2206270