90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Herri-lurretako aprobetxamenduak. Eskaerak aurkeztea

Larragako Udalak, Alkatetzaren maiatzaren 3ko 36/2022 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi du lehorreko laborantzako herri-lurzatien loteak adjudikatzeko, zortzi urteko eperako, herritarrendako lehentasunezko adjudikazioaren eta zuzeneko adjudikazioaren prozeduren bitartez.

Horrenbestez, iragartzen da hamabost egun balioduneko epea irekitzen dela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten auzotar interesdunek eskabidea aurkez dezaten, aipatu bi prozeduretako edozeinetan jasotako loteen aprobetxamenduaren adjudikazioa eskatzeko, betiere jarraikiz Larragako Udalaren herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako baldintzei (2021eko 288. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 24koa) eta onetsitako baldintza-agiriari.

Baldintza-agiria interesdunen eskura dago udal bulegoetan, bai eta eskabide eredua, aurkeztu beharreko agirien zerrenda eta loteen ezaugarriak, azalera, kokalekua eta prezioa ere.

Honen bidez argitaratzen da, orok jakin dezan, jarraikiz Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 181. artikuluari (erregelamendu hori onetsi zen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez).

Larragan, 2022ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2206302