90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Aldaketa, Oinezkoen eremuetan ibilgailuen sarbide eta aparkatze mugatua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2022ko apirilaren 21ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Xabierko oinezkoen eremuetan ibilgailuen sarbide eta aparkatze mugatua arautzen duen ordenantzako aldaketa.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Xabierren, 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2205858