90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Udal ordenantza, etxeko animaliak eta arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak edukitzea arautzen duena. Hasierako onespena

Honen bidez jakinarazten da Xabideko Udalak, 2022ko apirilaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Etxeko animaliak eta arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, argitara eman ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Xabierren, 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2205857