90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

Udal hilerria arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Xabierko Udalak, 2022ko apirilaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal hilerria arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatu ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Xabierren, 2022ko apirilaren 26an.–Alkatea, Laura Guindano Taínta.

Iragarkiaren kodea: L2205856