90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren koefizientea berrikustea

Eulateko Udalak, 2021eko azaroaren 2an egin bilkuran, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren zerga-oinarria ezartzeko karga-tasa eta koefizienteak onetsi zituen, une horretan indarrean zegoen araudiaren arabera (22/2020 Foru Legea), zehazki Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean finkatutako gehieneko kopuruak.

Kontuan hartuz 2022ko urtarrilaren 1ean indarra hartu duela abenduaren 29ko 19/2021 Foru Legeak, eta bertan beste gehieneko koefiziente batzuk ezartzen direla hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, Eulateko Udalak, 2022ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Onestea koefiziente berriak, ezarri eta onetsiak Zenbait Zerga Aldatu eta beste Tributu-neurri batzuk Hartzeko abenduaren 29ko 19/2021 Foru Legeak, zeinak aldatzen baititu 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu behar diren gainbalioaren gehieneko koefizienteak.

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 35/2019 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Eulaten, 2022ko apirilaren 27an.–Alkatea, María Idoya Martínez de La Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2205981