90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Udalak, 2021eko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2021eko plantilla organikoaren aldaketa. Hona hemen:

1. Aldatzea 1-02 lanpostuaren (kontu-hartzailea) egoera: hutsik egotetik funtzionario gaitu batekin beteta egotera pasatzen da.

2. Kontu-hartzailearen lanpostu bat sortzea, A mailakoa, 1-03 zenbakiarekin, barne igoera murriztuan betetzeko.

A mailako lanpostua betetzen bada suntsitu eginen da 1-02 lanpostua.

3. Udaltzaingoaren Zerbitzuko buru koordinatzailea izendatzea.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2021eko plantilla organikoaren aldaketa.

Gazolatzen, 2022ko apirilaren 28an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

ALDAKETA 2021EKO PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

EGOERA

ARAUBIDEA

MAILA

ESKLUSIBOTASUNA

LANPOSTUA

BERARIAZKO OSAGARRIA

Kontu-hartzailea 1-02

Jardunean

Funtzionario-araubidea

B

55

20+3,57+1,16

Kontu-hartzailea 1-03

Hutsik

Funtzionario-araubidea

A

55

20+3,57+1,16

3-01 agentea

Jardunean

Funtzionario-araubidea

C

16+3,36+1,16+10

45

Iragarkiaren kodea: L2206246