90. ALDIZKARIA - 2022ko maiatzaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ibilgailuen erakustokia eta saltokia eta jolas-makinen biltegia eta konponketa lantegia

Kergarcar SLk (B71441109) jarduera sailkaturako lizentzia eskatu du, ibilgailuen erakustokia eta saltokia eta jolas-makinen biltegia eta konponketa lantegia izanen den negozio bat ezartzeko Berriainz industrialdeko 99 zenbakian (18. poligonoa, 172. lurzatia).

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, behar izanez gero, bidezkotzat jotako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen, hala betez abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 41.1b) artikuluan xedatutakoa (foru lege horren bidez arautzen dira ingurumenean eragina duten jarduerak).

Proiektua kontsultagai dago Berriozarko Udalaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Berriozarren, 2022ko apirilaren 8an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L2205891